18. Baina orduan eta gehiago ezkutatuko diet aurpegia, jainko arrotzengana bihurtuz egingo duten gaiztakeriagatik.
19. «Idatzi orain esango dizudan kantika; irakatsi israeldarrei eta errepika dezatela, kantika hori lekuko izango baitut beraien kontra.
20. Izan ere, arbasoei zin eginez agindu nien lurraldera —esnea eta eztia darizkion lurraldera— eramango ditudanean, asetzeraino jango dute israeldarrek, gizendu eta jainko arrotzengana bihurtuko dira, kultu emateko; mespretxatu egingo naute eta nire ituna hautsiko.