Deuteronomioa 27:11-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Egun hartan, agindu hau eman zion Moisesek herriari:

12. «Jordan ibaia igaroko duzuenean, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Jose eta Benjaminen leinuak Garizim mendian kokatuko dira, herria bedeinkatzeko,

13. eta Ruben, Gad, Axer, Zabulon, Dan eta Neftaliren leinuak Ebal mendian, herria madarikatzeko».

Deuteronomioa 27