Deuteronomioa 21:12-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. eraman dezake etxera. Emakumea, ilea eta azkazalak moztu,

13. gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aita-amengatik negar egiten. Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira.

14. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truke, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.

15. «Eman dezagun gizon batek bi emazte dituela eta bata bestea baino maiteago duela, eta, batak zein besteak seme-alabak eman dizkion arren, gutxiago maite duenarena dela lehen-semea.

16. Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-semetzaren eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.

Deuteronomioa 21