Deuteronomioa 18:9-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldera iristean, ez jarraitu hango herrien jokabide higuingarriei:

10. ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,

11. ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.

Deuteronomioa 18