Deuteronomioa 16:18-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. «Epaileak eta funtzionarioak ezarriko dituzue leinuetan, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hiri bakoitzean, herritarren auziak zuzenbidez erabaki ditzaten.

19. «Ez okertu zuzenbidea alderdikeriaz jokatuz; ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona jakintsuak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia.

20. Izan dezazuela justizia helburu, eta justizia bakarrik; horrela, bizi egingo zarete eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeaz jabetuko.

21. «Ez duzue zurezko zutoin sakraturik ezarriko Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat eraikitako aldare ondoan;

22. ez duzue zutarri sakraturik egingo, gorroto baititu Jaunak zuen Jainkoak halako gauzak.

Deuteronomioa 16