Deuteronomioa 14:2-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete; berak hautatu zaituzte bere herri, bere jabego berezi, izateko.

3. «Ez duzue Jaunak debekaturiko ezer jango.

4. Hona hemen jan ditzakezuen animaliak: zezena, bildotsa, antxumea,

5. oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa.

6. Bitan banaturiko apatxak dituzten eta hausnartzaile diren animalia guztiak jan ditzakezue.

Deuteronomioa 14