Deuteronomioa 1:34-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. «Aditu zituen Jaunak zuen marmarioak eta, sumindurik, honela egin zuen zin:

35. Belaunaldi gaizto honetako gizaseme batek ere ez du ikusiko zuen arbasoei zin eginez agindutako lurralde ederra,

36. Jefuneren seme Kalebek izan ezik: honek, bai, ikusiko du, eta berari eta beraren ondorengoei emango diet ikertzen ibili den lurraldea, guztiz leiala izan baitzait.

Deuteronomioa 1