4. Aharia mendebalderantz, iparralderantz eta hegoalderantz adarka ari zela ikusi nuen. Eta ez zegoen hari aurre egingo zion piztiarik, ezta haren menpetik aterako zenik ere. Nahi zuena egiten zuen eta gero eta indartsuagoa egiten ari zen.
5. «Ikusi nuenaz gogoetaka ari nintzela, aker bat ikusi nuen: lur gaina ukitu gabe mundu guztia zeharkatuz, mendebaldetik zetorren. Akerrak adar handi bat zeukan begien artean.
6. Ibai ondoan zutik ikusi nuen adar biko ahariagana hurbildu eta lasterka batean haren aurka joan zen bere indar guztiaz.
7. Ahariagana hurbiltzen ikusi nuen: ahariari eraso eta bi adarrak hautsi zizkion. Ahariak ez zuen indarrik akerrari kontra egiteko. Gero, lurrera bota eta hankazpian zapaldu zuen. Ez zen haren menpetik hura aterako zuenik.