33. «Une berean, adimena eman zitzaidan berriro, eta neure erregetzaren aintzarako, neure ohore eta ospe guztiaz jabetu nintzen. Bila etorri zitzaizkidan kontseilari eta handikiak. Errege-aulkian jarri ninduten berriro eta lehen baino ohore handiagoa izan nuen.
34. Horregatik, nik, Nabukodonosorrek, handietsi, goretsi eta ospatu egiten dut orain zeruko Erregea:«Haren egintza guztiakegiazkoak dira,haren jokabideak zuzenak!Badaki harro dabiltzanakbeheratzen!»