Daniel 2:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Orduan, erregea haserre gorritan jarri zen, eta Babiloniako jakitun guztiak hiltzeko agindu zuen.

13. Agindua aldarrikatu zelarik, Danielen eta honen lagunen bila ere joan ziren.

14. Ariok, erregearen guardiaburua, prest zegoen jakitunak hiltzen hasteko. Orduan, Danielek Ariokengana jo eta zentzuz hitz egin zion.

Daniel 2