Daniel 10:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Pertsiako errege Ziroren hirugarren urtean, mezu bat bidali zion Jainkoak Danieli, Beltxatzar ere deituari; mezu fidagarria zen, baina zailtasun handiak iragartzen zituena. Ikuskari batean ulertu zuen Danielek horren esanahia.

2. «Aldi hartan, ni, Daniel, atsekabeturik egon nintzen hiru astez.

3. Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.

4. Lehenengo hilaren hogeita lauan, Tigris ibai handiaren ertzean nengoen.

5. Halako batean, gizon bat ikusi nuen, lihozko soinekoz eta urre hutsezko gerrikoz jantzia.

6. «Haren gorputzakharribitxia zirudien,aurpegiak tximistaren distira zuen;begiak suzko zuziakbezalakoak zituen,beso eta zangoakbrontze leundua bezain distiratsuak.Haren ahotsak jendetza handi batenzarata-hotsa zirudien.

20-21. Hark esan zidan: “Ba al dakizu zergatik etorri naizen zuregana? Egiaren liburuan idatzia dagoena iragartzera etorri natzaizu. Orain, berriro Pertsiako aingeru zaindariarekin borrokatu behar dut; harekiko borroka bukatzean, Greziako aingeru zaindaria etorriko da. Mikaelek, zuen aingeru zaindariak, baizik ez dit laguntzen etsai horien aurkako borrokan.

Daniel 10