8. Neuk, Joanek, entzun eta ikusi nuen hau guztia. Eta entzun eta ikusi nuenean, erakutsi zidan aingeruaren oinetan ahuspeztu nintzen adoratzeko.
9. Baina hark esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta zure anaia profetak eta liburu honetako mezuari leial eusten diotenak bezalaxe. Jainkoa gurtu behar duzu».
10. Eta gehitu zuen: «Ez gorde isilpean liburu honetako mezu profetikoa, beteko den garaia hurbil baitago.
11. Honezkero, zuzengabeak jarrai beza zuzengabekerian eta zikinak zikinkerian; zintzoak jarrai beza zintzo izaten eta Jainkoarena denak Jainkoarena izaten.