Apokalipsia 16:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.

3. Bigarren aingeruak itsasoaren gainera isuri zuen bere ontzia: hildako baten odolaren antzeko bihurtu zen ura, eta itsasoko bizidun guztiak hil ziren.

4. Hirugarrenak ibai eta iturburuetan isuri zuen bere ontzia: urak odol bihurtu ziren.

5. Eta uretako aingeruari entzun nion esaten:«Zuzena zara eta justizia egin duzu,Santu horrek,zaren eta zinen horrek:

6. fededun eta profeten odolaisuri zuten,eta zuk odola eman diezu edaten.Ez zuten besterik merezi!»

7. Orduan, aldaretik esaten entzun nuen:«Bai, Jauna, Jainko ahalguztiduna,zure epaiakegiazkoak eta zuzenak dira!»

8. Laugarren aingeruak eguzkiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta gizon-emakumeak suz kiskaltzeko ahalmena eman zion.

9. Eguzkiaren bero izugarriz erre egin ziren gizon-emakumeak; baina, halere, zigor hauen gain agintea zuen Jainkoaren izena madarikatu zuten, damutu eta Jainkoak arrazoi zuela aitortu beharrean.

10. Bosgarrenak piztiaren tronura isuri zuen bere ontzia, eta haren erreinua ilunpetan gelditu zen; jendeak, oinazearen oinazez, nork bere mihiari hozka egiten zion,

11. eta oinaze eta zauriengatik zeruko Jainkoa madarikatzen hasi ziren, baina ez ziren beren egintzez damutu.

Apokalipsia 16