Amos 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Entzun, Israel herri,zuregatik abesten dudannegar-kanta hau:

2. Israel neskatxa ederra erori da,ez da gehiago jaikiko;lur jota dago,ez da altxatuko duenik.

3. Honela diotso Jainko JaunakIsrael herriari:«Gerrara mila gizonbidaltzen dituen hiriariehun itzuliko zaizkio;ehun bidaltzen dituenari, hamar».

4. Honela diotso JaunakIsrael herriari:«Etorri nire bila, bizi zaitezten.

5. Baina ez ibili nire bila Betelen,ez joan Gilgalera,ez jo Beer-Xebarantz;Gilgal erbestean galduko baita,Betel ezereztu».

6. Ibili Jaunaren bila, bizi zaitezten.Bestela, Joseren ondorengoengainera oldartuko da,itzali ezineko suzirentsiko du Betel.

Amos 5