8. Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, azken egunean emango didana; eta ez niri bakarrik, baita haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere.
9. Zatozkit lehenbailehen,
10. Demasek utzi egin bainau: nahiago izan ditu mundu honetako gauzak, eta Tesalonikara joan da; Kreszente, berriz, Galaziara joan da eta Tito Dalmaziara.
11. Lukas bakarrik dago nirekin. Har ezazu Markos eta ekarri zeurekin, lanerako oso ona baitut.