2 Timoteori 1:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Hori da nire sufrimenduen arrazoia; baina ez naiz lotsatzen, badakit-eta nortaz fidatu naizen, eta ziur nago baduela hark indarrik nire esku utzi duen fede-gordailua azken eguna arte zaintzeko.

13. Har itzazu jarraibidetzat Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak.

14. Zaindu gordailu eder hau, guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz.

2 Timoteori 1