2 Samuel 2:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ager bekizue zuei ere Jauna onbera eta leial. Nik ere on eginez erantzungo dizuet, hori egin duzuelako.

7. Orain, adore zaitezte eta izan sendo. Hil zaizue Saul zeuen jauna, bai; baina Judakoek ni gantzutu naute beren erregeĀ».

8. Ner-en seme Abnerrek, Saulen gudarosteko buruzagiak, berriz, Saulen seme Ix-Boxet hartu, Mahanaimera eraman

9. eta Galaad, Axur, Izreel, Efraim eta Benjaminen, hau da, Israel osoaren, errege izendatu zuen.

10. Berrogei urte zituen Saulen seme Ix-Boxetek Israelen errege izaten hasi zenean, eta bi urtez izan zen errege. Judak, aldiz, David onartu zuen errege.

2 Samuel 2