21. Haiek alde egitean, biak putzutik atera eta David erregeari berri ematera joan ziren. Esan zioten:—Jaiki eta igaro bizkor ibaiaz beste aldera, Ahitofelek halako aholkua eman baitu zure aurka.
22. Jaiki zen, beraz, David eta harekin zen jende guztia eta Jordan ibaiaz beste aldera igaro ziren; eguna argitu zuenerako ez zen bat ere gelditzen ibaia igarotzeko.
23. Ahitofel, berriz, bere aholkuari jarraitu ez ziotela ikustean, bere astoa txalmaturik, abiatu eta bere hirira, bere etxera, joan zen; eta, etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua. Horrela hil zen, eta bere aitaren hilobian lur eman zioten.