2 Samuel 16:3-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Erregeak galdetu zion:—Non da zure jaunaren biloba Mefi-Boxet?Tzibak erregeari:—Jerusalemen gelditu da. Orain israeldarrek bere aitonaren erreinua itzuliko diotela uste baitu.

4. Erregeak Tzibari:—Horra bada, gaurdanik zeureak dituzu Mefi-Boxeten ondasunak oro.Tzibak, ahuspezturik, esan zuen:—Eskerrik asko, ene errege jauna, mesede horrengatik!

5. Heldu zen David Bahurim zeritzan hiriraino. Ximei izeneko gizon bat, Gera-ren semea eta Saulen senitartekoa, atera zitzaion madarikazioka,

6. David erregearen eta beronen zerbitzari guztien kontra harriak jaurtiz. Gudariak eta jende guztia erregearen ezker-eskuin jarri ziren.

7. Ximeik honela zioen, erregea madarikatuz:—Alde, alde hemendik, odolzale eta maltzur-gaizto hori!

2 Samuel 16