2 Samuel 1:17-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek, Saulengatik eta beronen seme Jonatanengatik, eta

18. berau Judako jendeari irakasteko agindu zuen. «Uztai-kantua» deritza eta «Zintzoaren Liburuan» dator:

19. «Oi Israel, horra zure ospeazure gailurretan galdua,erori dira zure adoretsuak!

20. «Ez oihukatu berri hori Gaten,ez zabaldu Axkelongo kaleetan,poz ez daitezen filistearren alabak,alai ez daitezenjentil-arrotz horien alabak.

21. Gilboako muinoak,ez ihintzik, ez euririk zuen gainera!Ez bedi zuetanalor emankorrik izan!Paraje horretan gelditu baitzenSaulen ezkutua,olioz ez, hildakoen odolez baizik,

22. adoretsuen gantzez igurtzia;Jonatanen uztaia,inoiz atzera egin ez zuena,Saulen ezpata,erabili gabe sekula itzuli ez zena.

23. Ene Saul, ene Jonatan,kutun eta maiteak,bizitzan eta heriotzanbeti elkartuak,arranoak bezain bizkorrak,lehoiak bezain indartsuak!

2 Samuel 1