2 Kronikak 9:5-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Eta esan zion erregeari: «Egia zen, bai, neure herrian zure egintzez eta jakinduriaz aditua nuena.

6. Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte. Alafede! Erdia ere ez zidaten esan zure jakinduriaren handiaz! Aditua nuena baino askoz handiagoa da zure ospea.

7. Dohatsua zure jendea, dohatsuak zure jakinduria entzunez beti zure aurrean dauden zerbitzariak!

8. Bedeinkatua Jauna, zure Jainkoa, bere errege-aulkian ezarri nahi izan baitzaitu bera zerbitza dezazun! Beti iraunaraziko du zure Jainkoak Israel, maite duelako, eta zu egin zaitu errege, zuzenbidez eta zuzentasunez goberna dezazun».

2 Kronikak 9