2 Kronikak 3:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen —tenpluaren zabalera bera—, eta hirurogei metro gora. Barrua urre garbiz jantzi zuen.

5. Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero, palmondo eta lore-sortazko irudiz apaindu zuen,

6. baita harribitxiz ere. Urrea Parbaimdik ekarria zen.

7. Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen.

8. Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal —tenpluaren zabalera bera—. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen.

2 Kronikak 3