4. Hiriak eraiki zituen Judako mendialdean, gotorleku eta dorreak ere bai oihanetan.
5. Amondarren erregeari eraso eta nagusitu egin zitzaion; urte hartan eta hurrengo bietan amondarrek zerga handia ordaindu behar izan zioten: hiru tona zilar, hiru mila tona gari eta beste horrenbeste garagar.
6. Jotam indartsu egin zen, Jaunaren, bere Jainkoaren, aurrean jokabide zuzena zeramalako.