2 Kronikak 21:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Josafat hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Joram izan zen.

2. Israelgo errege Josafaten beste semeak, Joramen anaiak, honako hauek izan ziren: Azarias, Jehiel, Zakarias, Azariahu, Mikael eta Xefatias.

3. Beren aitak zilar, urre eta gauza eder asko emana zien, baita Judako zenbait hiri gotortu ere; erregetza, ordea, bere lehen-seme Jorami eman zion.

2 Kronikak 21