2 Kronikak 17:11-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Gainera, filistear batzuek esku-erakutsiak eta zergatzat zilarra ekartzen zizkioten Josafati; arabiarrek, berriz, abereak ematen zizkioten: zazpi mila eta zazpiehun ahari eta beste horrenbeste aker.

12. Josafat gero eta indartsuago egiten ari zen. Gotorlekuak eta janari-biltegi izateko hiriak eraiki zituen Judan.

13. Ondasun ugari zuen Judako hirietan eta gudari ausartak Jerusalemen,

14. senitarteka banatuak. Hona hemen Judako gudarien buruzagi nagusiak: gudalburua Adna, hirurehun mila gudari ausart bere menpe zituela;

2 Kronikak 17