2 Kronikak 15:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Asak biltzarrera deitu zituen Juda eta Benjamingo bizilagunak; baita Efraim, Manases eta Simeonen lurraldeetatik etorriak zirenak ere. Izan ere, Israelgo jende asko Asaren erreinura igaroa zen, Jauna, Asaren Jainkoa, berarekin zela ikustean.

10. Asaren erregealdiko hamabosgarren urteko hirugarren hilabetean egin zen Jerusalemgo biltzar hura.

11. Egun hartan, etsaiei kendutako harrapakinetarik, zazpiehun idi eta zazpi mila ardi eskaini zizkioten Jaunari.

12. Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, bihotz-bihotzez eta gogo guztiz joko zutela hitzeman zuten,

2 Kronikak 15