26. Haietako egun batean, Israelgo erregea harresian zebilelarik, emakume batek honela egin zion oihu:—Lagun iezadazu, ene errege jauna!
27. —Jaunak laguntzen ez badizu, zerez lagunduko dizut nik? Ez dut ogirik, ez ardorik.
28. Gero galdetu zion erregeak:—Zer gertatzen zaizu, bada?Emakumeak erantzun:—Hara, emakume horrek lehengoan esan zidan: «Eman zeure semea gaur, jan dezagun; bihar nirea jango dugu».
29. Egosi genuen, beraz, nire semea eta jan. Biharamunean, berea emateko esan nion, jan egin behar genuela eta. Baina gorde egin du.