4. Orduan, esan zion Jaunak Isaiasi, hau jauregitik tenplua bitartean zelarik:
5. «Itzul zaitez eta esan ene herriaren buruzagi den Ezekiasi: “Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak. Sendatu egingo zaitut. Hiru egun barru igo ahal izango zara Jaunaren etxera.
6. Beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia. Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau, naizena naizenagatik eta neure zerbitzari Davidengatik”».
7. Orduan, Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta, zauriaren gainean ezarri ziotelarik, sendatu egin zen.