2 Erregeak 15:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Azariasen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

7. Hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Azarias, Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Jotam izan zen.

8. Judako Azariasen erregealdiko hogeita hemezortzigarren urtean hasi zen Israelgo errege izaten Jeroboamen seme Zakarias; sei hilabetez izan zen errege.

9. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, beraren arbasoek egina zuten bezala, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe.

2 Erregeak 15