2 Erregeak 14:24-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe.

25. Hamateko sarreratik Araba itsasorainoko lurraldea berreskuratu zuen Israelentzat, Gat-Heferreko Amitairen seme Jonas bere zerbitzari profetaren bidez Jaunak, Israelen Jainkoak, esana zuen bezala.

26. Izan ere, ikusi zuen Jaunak israeldar guztien atsekabe garratza, ez baitzegoen inor ere Israeli lagunduko zionik.

2 Erregeak 14