1 Timoteori 5:5-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.

6. Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.

7. Aholkatu behin eta berriz gauza hauek, akats gabeak izan daitezen.

8. Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.

1 Timoteori 5