1 Timoteori 1:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Zuk egin beharreko oharpenaren helburua hauxe da: bihotz garbitik, kontzientzia onetik eta itxurakeriarik gabeko sinesmenetik datorren maitasuna indartzea.

6. Batzuek bide horretatik okertu eta alferrikako berritsukerietara jo dute,

7. lege-maisu izan nahian, esaten eta aho betean irakasten dutena ulertzen ez badute ere.

8. Badakigu legea, berorren helburuari dagokionez erabiliz gero, ona dena;

9. kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aita-amen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat,

1 Timoteori 1