1 Tesalonikarrei 3:9-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Nola eman guk Jainkoari behar adina esker? Hainbestekoa baita zuengatik geure Jainkoaren aurrean dugun poza!

10. Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak bete ahal izatea eskatuz.

11. Jainko gure Aitak berak eta Jesus gure Jaunak bidera ditzatela zuengana gure pausoak!

1 Tesalonikarrei 3