1 Samuel 9:25-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Gero, jaitsi ziren muinotik hirira, eta Samuel hizketan aritu zen Saulekin etxe gainean.

26. Biharamunean goizean goiz jaiki eta, egunsentian, Samuelek dei egin zion etxe gainera Sauli, esanez:—Jaiki zaitez, agurtu egin behar zaitut eta.Jaiki zen Saul eta kanpora irten ziren Samuel eta biak.

27. Hiriaren bukaerara jaitsi zirenean, agindu zion Samuelek Sauli:—Esaiozu morroiari aurrerago joateko.Morroia aurrerago joan zen. Orduan, Samuelek:—Zu geldi zaitez hemen pixka batez, Jaunaren esana adierazi behar dizut.

1 Samuel 9