1. Bazen, aldi hartan, Kix zeritzan gizon handiki bat, Abielen semea, Tzeror, Bekorat eta Afiasen ondorengoetarikoa. Benjaminen leinukoa zen.
2. Bazuen seme bat, Saul izenekoa, mutil aukerakoa eta bikaina; ez zen Israel herrian hura baino lirainagorik: sorbaldaraino heltzen zitzaion beste jende guztia.
3. Aita Kixek, asteme batzuk galdu zitzaizkiolarik, esan zion Saul semeari:—Hartzak morroi bat eta hoa astemeen bila.