1 Samuel 26:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zifekoak Gibeara etorri ziren Saulengana, esatera: «Ez al dakizu David Hakila mendixkan, basamortu-ertzean, dagoela gordea?»

2. Saul Zif basamortura jaitsi zen, orduan, Israelgo hiru mila gizon aukeratu berekin zituela, Daviden bila.

3. Saulek Hakila mendixkan, basamortu-ertzean, bide ondoan ezarri zituen oihal-etxolak. Basamortu hartan zebilen David eta, Saul beraren bila zetorrela entzutean,

4. ikertzaileak bidali zituen, Saulen etorrera ziurtatzera.

1 Samuel 26