1 Samuel 24:4-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Bide ondoan zegoen ardi-eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru-barruan gorderik, David eta beronen gizonak.

5. Hauek esan zioten Davidi:—Gaur bete da Jaunak esan zizun hura: «Zure esku uzten dut zure etsaia; egiozu egokien iruditzen zaizuna».Jaiki zen David eta, isil-isilik, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuen.

6. Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.

7. Eta esan zien bere gizonei:—Ezta inola ere! Ezin diot halakorik egin ene jaunari, Jaunak gantzutu duenari. Ezin diot eskurik erantsi, Jaunaren gantzutua baita.

1 Samuel 24