1 Samuel 2:3-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Ez ugaritu hitzaldi handizaleak,ez izan harrokeriarik zeuen ahoan;dena dakien Jainkoa baitugu Jauna,berak epaitzen ditu egintzak.

4. Hautsi da indartsuen uztaia;ahulak, berriz, indarrez jantzi dira.

5. Lehen ase zirenek,orain ogi orde egin behar lan;gosetuek, aldiz,atseden har dezakete.Agor zena, haur askoz erdi da;askoren ama, berriz, agortu.

1 Samuel 2