1 Samuel 14:25-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Lurrean eztia barreiatua zegoen oihan batera heldu zen gizatalde osoa.

26. Baso hartara sartzean, ikusi zuten eztia zeriola; baina ez zuen inork ere eskua ahora eraman, zin-hitzaren beldurrez.

27. Jonatanek, ordea, ez zuen entzun bere aitak jendeari ezarritako zin-hitza. Luzatu zuen, beraz, eskuan zeraman makila-muturra eta, eztitan sarturik, ahora eraman zuen. Bat-batean begiak argitu zitzaizkion.

28. Orduan, gizonetariko batek esan zion:—Zuen aitak zin-hitzez behartu gaitu: «Madarikatua gaur zerbait jan dezana». Eta hori, akituak gaudelarik.

29. Jonatanek erantzun:—Hondamena ekarri dio herri osoari gure aitak! Ikusi nola argitu zaizkidan begiak ezti pittin bat jan dudalako.

1 Samuel 14