1 Samuel 10:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Agurtu eta bi opil emango dizkizuete; hartu.

5. Joan gero Jainkoaren Gibeara, han baitaude filistearren agintariak. Hirira sartu orduko, muinotik beherantz datorren profeta-taldea ikusiko duzu; profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, salterio- eta danbolin-jotzaileak, txirula- eta zitara-jotzaileak aurretik dituztela.

6. Jaunaren espirituak hartuko zaitu zu ere; beste gizon bat bihurtuko zara.

7. Zantzu hauek gertatzean, egin eskura datorkizukeena, zeurekin izanen baituzu Jauna.

8. Jaitsi gero nire aurretik Gilgalera. Ni ere jaitsiko naiz zure ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzera. Egon nire zain zazpi egunez, harik eta nik, etorririk, zer egin behar duzun adierazi arteĀ».

9. Samuelen ondotik abiatzeko, bizkarra eman orduko, Jainkoak aldatu egin zuen Saulen bihotza, eta aurreikusitako zantzu haiek guztiak gertatu ziren egun hartan.

1 Samuel 10