1 Pedro 2:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko, Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko.

6. Hau dio, izan ere, Liburu Santuak: Hona nik Sionen harri bat ipini, giltzarri aukeratu eta bikaina. Horretan sinesten duenak ez du huts egingo.

7. Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da; sinesten ez dutenentzat, berriz, Liburu Santuak dioenez, etxegileek bazterturiko harria kantoi-harri bihurtu da;

8. eta baita behaztopa-harri ere, erorarazteko harkaitz.Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria.

9. Zuek, ordea, jatorri aukeratuzarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.

10. Garai batean herri ere ez zinetenok,orain Jainkoaren herri zarete;errukirik gabe zeundetenok,orain errukia iritsi duzue.

11. Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak.

1 Pedro 2