1 Kronikak 29:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Ehun tona urre fin ematen dut eta berrehun eta hogeita hamar tona zilar garbi tenpluko hormak janzteko,

5. baita urreginek beren lan guztiak egiteko behar duten urre eta zilarra ere. Egin nahi al dio beste inork emaitzarik Jaunari?»

6. Orduan, familiaburuek, Israelgo leinuburuek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiek eta erregearen administratzaileek eskuzabal egin zituzten beren emaitzak.

7. Ehun eta hirurogeita hamar tona urre, hamar mila txanpon, hirurehun eta berrogei tona zilar baino gehiago, seiehun tona inguru brontze eta hiru mila eta bostehun tona burdina eman zuten.

8. Harribitxirik zuenak Jaunaren etxeko altxorrerako eman zuen, Gerxonen ondorengoetakoa zen Jehielen esku utziz.

9. Herri osoa poztu zen bat-bateko emaitza haiengatik, bihotz-bihotzez eman baitzituzten Jaunarentzat; David erregeak ere poz handia hartu zuen.

10. Orduan, biltzar osoaren aurrean Jauna goretsi zuen Davidek, esanez: «Bedeinkatua zu, Jauna, gure aita Israelen Jainkoa, beti eta beti!

1 Kronikak 29