1 Kronikak 26:23-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Amram, Itzhar, Hebron eta Uzielen ondorengoen artetik,

24. Gerxomen seme eta Moisesen biloba Xebuel zen altxor guztien arduradun nagusi.

25. Honen ahaideak, Eliezerren jatorritik, honako hauek ziren: Eliezerren seme Rehabias, honen seme Isaias, honen seme Joram, honen seme Zikri eta honen seme Xelomit.

26. Xelomit honek eta beronen ahaideek behar zituzten zaindu David erregeak, familiaburuek, milako eta ehuneko gizon-taldeen ofizialek eta gudalburuek Jainkoari eskainitako altxor eta gauza sakratuak.

1 Kronikak 26