1 Kronikak 23:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Moisesen semeak Gerxom eta Eliezer izan ziren.

16. Gerxomen lehen-semea Xebuel izan zen.

17. Eliezerren lehen-semea Rehabias izan zen. Eliezerrek ez zuen beste semerik izan; baina Rehabiasen ondorengoak anitz izan ziren.

18. Itzharren lehen-semea Xelomit izan zen.

19. Hebronen semeak honako hauek izan ziren: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel eta laugarrena Jekamam.

20. Uzielen semeak hauek izan ziren: lehena Mika eta bigarrena Ixias.

21. Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Mahliren semeak: Eleazar eta Kix.

1 Kronikak 23