15. Eta lebitarrek eraman zuten Jainkoaren kutxa, haga gainean sorbaldan harturik, Jaunaren esanera Moisesek agindu bezala.
16. Lebitarren artean kantariak izendatzeko agindu zien Davidek lebitar buruzagiei; haiek, musika-tresnak hartuz, harpak, zitarak eta txilinak jo behar zituzten ozenki, alaitasuna adieraziz.
17. Lebitarrek, eginkizun horretarako, honako hauek izendatu zituzten: Joelen seme Heman eta honen ahaideetakoa zen Asaf, Berekiasen semea; Merariren senitarteko Etan, Kuxaiasen semea,
18. eta hauekin batera bigarren mailako lebitar ziren Zakarias, Aziel, Xemiramot, Jehiel, Uni, Eliab, Benaias, Maaseias, Matitias, Elifele, Mikneias, Obed-Edom eta Jeiel. Hauek atezainak ziren.
19. Heman, Asaf eta Etan kantariek brontzezko txilinak jotzen zituzten;
20. Zakariasek, Azielek, Xemiramotek, Jehielek, Unik, Eliabek, Maaseiasek eta Benaiasek doinu meheko harpak jotzen zituzten;
21. Matitiasek, Elifelek, Mikneiasek, Obed-Edomek, Jeielek eta Azaziasek, berriz, doinu lodiko harpak, kantuari laguntzeko.
22. Lebitar eramaileen buru zen Kenaiasek antolatu behar zuen kutxaren eramatea, oso iaioa baitzen.
23. Berekias eta Elkana atezainek kutxa ondoan egon beharra zuten,