4. Beraz, zer esan sasijainkoei eskainitako haragia jateaz? Badakigu sasijainkoak ez direla ezer ere munduan eta Jainkoa bat besterik ez dela.
5. Jainko deituak zeruan nahiz lurrean asko izan arren —eta benetan horrelako jainko eta jaun asko dago—,
6. guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesu Kristo: beronen bidez baitira gauza guztiak eta beronen bidez baikara gu ere.