1 Korintoarrei 8:11-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Horrela, gauzak ongi ulertzen omen dituzun horrek galdu egingo zenuke kontzientzi hezigabeko zeure senidea, harengatik ere Kristo hila izan den arren.

12. Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu.

13. Beraz, nire senideari janariren bat jatea erorbide gertatzen bazaio, ez dut inoiz haragirik jango, nire senidea erorbidean ez jartzeko.

1 Korintoarrei 8