1 Korintoarrei 7:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.

19. Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.

20. Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran.

21. Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu.

22. Jaunaren deiak esklabo dena libre egiten du, eta libre dena Kristoren esklabo bihurtzen.

23. Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo.

24. Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran.

1 Korintoarrei 7