1 Erregeak 9:26-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Bestalde, Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren; hiri hau Elat ondoan zegoen, Itsaso Gorriaren ertzean, Edom lurraldean.

27. Hiramek bere zerbitzari batzuk, itsasgizon trebeak, bidali zituen ontzietara, Salomonen zerbitzariekin batera ibil zitezen.

28. Ofir-era joan eta hamalau tona urre hartu zuten handik, Salomon erregeari ekartzeko.

1 Erregeak 9