43. Zergatik ez dituzu, bada, bete Jaunaren aurrean eginiko zina eta nik emaniko agindua?
44. Eta esan zion, gainera:—Ongi aski dakizu nolako kaltea egin zenion gure aita Davidi. Bota diezazula Jaunak gainera zeure gaiztakeria.
45. Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko.
46. Erregearen aginduz, Joiadaren seme Benaiasek hil egin zuen Ximei. Horrela, sendotu egin zen erregetza Salomonen eskuetan.